Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Gym Berdea proiektuaren aurkezpena
2024·10·15
Mendaroko Udalak 2025 urte hasieran martxan jarri nahi duen proiektua da Gym Berdea, dagoeneko Euskal Herriko hainbat herritan arrakastaz funtzionatzen duena. Proiektu berritzailea da; gure ongizate pertsonala lortzen laguntzen digu naturarekin bat eginez. Hain zuzen ere, lorategiak, ortuak eta basoak sortzeko eta mantentzeko lanetan aritzen dira proiektu honetan parte hartzen duten herritarrak. Adin ezberdinetako jende-talde egonkorrak osatzen dira, eta gure herri eta auzoak edertzea dute helburu, bertan dauen berdeguneetatik abiatuta.
Ekimen hau hobeto ezagutu nahi baduzu zatoz urriaren 24an, ostegunean, arratsaldeko 18:30etan jubilatuen taberna ondoko lokalean egingo den aurkezpen saiora.