Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Gym Berdea 2026 Mendaron

.

2026·01·22


GYM BERDEA 2026 MENDARON

2026ko otsailean, bigarren urtez segidan martxan jarriko du Udalak Gym Berdea ekimena. 

Herriko berdeguneak zaindu eta txukundu eta lorezaintza ikastea da helburua, lagunartean eta aire librean ariketa fisikoa egiten den bitartean.

Doakoa da bertan parte hartzea.

Etorri ekimen osasungarri hau zertan datzan ezagutzera urtarrilaren 29an, ostegunean, 19:00etan, Udaletxeko Pleno aretoan egingo den aurkezpenera.