Berriak
Atzealdea Goñati eraikineko teilatua konpontzeko lanei ekin die Udalak
2021·05·27
Goñati eraikineko teilatua konpontzeko lanei ekin die Udalak
- Eraberritzea burutzeko, gaur egungo teilatuaren gainean aluminiozko bat ezarriko da, atzeman diren itoginak ekidite aldera. Lanak astelehenean, maiatzak 31, amaitzea aurreikusten da.
Mendaroko Udalak, herritarrei azpiegitura egokiak bermatu eta eskaintzen jarraitzeko lan ildoa oinarri, Goñati eraikineko teilatua berritzeko lanak hasi ditu. Bertan daude kokatuta anbulategia edota udal gimnasioa. Lanak astelehenean, maiatzak 31, amaitzea aurreikusten da.
Eraberritzea burutzeko, gaur egungo teilatuaren gainean aluminiozko bat ezarriko da, atzeman diren itoginak ekidite aldera.
Garabi-kamioi bat ezarri da kalean, baina trafikoa ez da eten. Herritarrei arretaz jokatzeko deia luzatzen die Udalak.
Lanak ‘Carpintería Soraluze’ enpresak egingo ditu eta 3.107,28 euroko (BEZ barne) inbertsioa izango da.