Goikolako landa-bidea berritzeari ekin dio Mendaroko Udalak

2022·05·17
Goikolako landa-bidea berritzeari ekin dio Mendaroko Udalak
-
Bidea egonkortu eta babesak ezarriko dira. Excavaciones Bergaretxe S.A. enpresak burutuko ditu lanak eta inbertsioa 43.018,52 €-koa da, BEZ barne.
-
Udalak 2021az geroztik, urtero, 150.000 euro inbertitzen ditu landa-bideen konponketa lanetan, eta Goikolako bideari jarraiki, hurrengo aktuazioak itxitzen ari da, uda partean burutzeko helburuarekin.
Mendaroko Udalak 2021az geroztik, urtero, 150.000 euro inbertitzen ditu landa-bideen konponketa lanetan. Iaz, Alkorta, Sahatsu eta Aranerrekako herri bideak konpondu ziren.
Aurten ere, 2022ko udal aurrekontuan jasoa du Udalak 150.000 euroko diru-partida herri-bideak berritzeko. Jada hasi dira lehen lanak: Goikolako bidea berritzeari ekin dio Udalak. Excavaciones Bergaretxe S.A. enpresak burutuko ditu lanak eta inbertsioa 43.018,52 €-koa da, BEZ barne.
Bidea egonkortu eta babesak ezarriko dira: burnizko errailak sartuko dira lur egonkorrean 6 bat metroko sakoneran, hauek hormigoizko horma batez egonkortu eta ondoren zorua berritu eta ubideak egingo dira. Lanak uztaila hasieran amaitzea da aurreikuspena.
Aldi berean, Udala, hurrengo aktuazioak itxitzen ari da, uda partean burutzeko helburuarekin.