Berriak
Atzealdea Goikola bidea birgaitzeko proiektuaren idazketa esleitu berri du Mendaroko Udalak
2023·05·03
Goikola bidea birgaitzeko proiektuaren idazketa esleitu berri du Mendaroko Udalak
- 3bide ingeniaritza eta aholkularitza enpresak gauzatuko du lana eta aurrekontua 7000€+BEZekoa izango da. Proiektuaren idazketa burutzeko 6 asteko epea izango du.
Goikola landa-bidea berritzeko pausu berri bat emango du Udalak datozen hilabeteetan: bidearen birgaitze proiektua idatzi eta altxaera topografikoa gauzatzea esleitu berri du.
3bide ingeniaritza eta aholkularitza enpresari esleitu zaio lana eta aurrekontua 7000€+BEZekoa izango da. Proiektuaren idazketa burutzeko 6 asteko epea izango du 3bide enpresak.
2022an Udalak 43.000 euro inbertitu zituen Goikolako bidea egonkortu eta babesak ezartzeko. Lan honen osagarri da abian jarri berri den birgaitze proiektuaren idazketa.
Proiektua egin ondoren, Udalak proiektuaren exekuzioa jarriko du martxa. Obra 2023ko bigarren seihilekoan hastea aurreikusten da.