Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea GOGORARATU: Mendaroko Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) GALDETEGIA: ekainaren 15ean azken eguna
2025·06·13

Mendaroko Udala Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) idazten ari da. Planaren helburua herriko irisgarritasuna hobetzea da, datozen lau urteetan gauzatuko diren jarduketak zehaztuz.
Galdetegi honen bitartez, orain arte landutako proposamenen berri emateaz gain herritarron ekarpenak jaso nahi ditu Udalak. Ekarpenak lau esparrutan egitea proposatzen dizuegu:
-
Kaleak eta espazio publikoak
-
Eraikin publikoak
-
Garraioa
-
Udal informazioa, zerbitzuak eta izapideak.
Galdetegia erantzuteko epea EKAINAREN 15ean amaitzen da.