Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Goñatiko Udal Gimnasioan ematen den eskaintza
2024·10·23
Hona hemen Goñatiko Udal Gimnasioan ematen den eskaintza.
Gaitasun fisikoaren arabera, jarduera kardiobaskularra, indarra, malgutasuna zein ekintza zehatzagoak lantzen dira, hauek, segmentu guztietara iristeko entrenamendu globaletan planteatzen dira. Hau da, 65 urtetik gorakoek plangintza bat izango dute, gazteek beste bat eta, azkenik, beste bat herritarrentzat oro har. Plangintza espezifiko bereziak eta, hala nola, lesioen tratamenduarena ere lantzen dira.
Egunero planifikatutako entrenamenduak dira (Workout Of the Day, WOD).
Jarduera hauek ez dute ordutegi zehatzik, eta, beraz, edozeinek aukera izango du diseinatutako entrenamenduaz gozatzeko, egun horretarako egon daitezkeen aldaketekin.
Euskara zein genero-berdintasuneko ekimenekin ere bat egiten dute. Mendaroko kirol-klub edo federatuentzako plangintzak eta entrenamenduak kudeatzeako aukera ere badute eta Mugiment planaren parte dira, bazkideek jaiegun edo opor-egunetan beste kiroldegi batzuetara sartzeko aukera izan dezaten.
Segmentu bakoitzera bideratutako jarduerak (Ordutegia egunero zabalik)
-WOD: Standard Gazteak
Standard +65
Segmentu guztietarako jarduera espezifikoak (Ordutegi espezifikoa)
-Streching (gihar luzaketak)
Populazio berezientzako jarduera espezifikoak (Ordutegi espezifikoa)
Gimnasioaren ordutegia:
9.00-12:30
15:00-20:30
Larunbatak 9:00-12:00
Igande eta Jai egunak itxita (Mugiment txartelarekin inguruko Kiroldegietara joateko aukera)
Instagram:
@abilion_mendaro