Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak
2025·01·24
Mendaroko Udalak 60.000 euroko partida izango du 2025. urterako, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsonentzat.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEAK
Eskabideak interesdunak sinatutako eskabide bidez egin beharko dira. Eskabideekin batera, 4/2011 Dekretuaren 16.1 artikuluan jasotako agiriak aurkeztuko dira.
Eskabideak hiru hilean behin izapidetu eta ebatziko dira, eta 2025erako eskaerak egiteko epeak honako hauek izango dira:
• 1. Hiruhilekoa: urtarrilaren 27tik otsailaren 28ra.
• 2. Hiruhilekoa: apirilaren 28tik maiatzaren 29ra.
• 3. Hiruhilekoa: uztailaren 7tik abuztuaren 8ra.
• 4. Hiruhilekoa: urriaren 20tik azaroaren 20ra.
3.- Aurreko paragrafoan ezarritako aldiak igaro ondoren, ez da eskabiderik onartuko, salbuespenezko egoeretan izan ezik, horiek txosten sozialaren bidez egiaztatuko baitira. Adingabeak ardurapean dituzten familia-unitateen eskaerak ere onartuko dira.
4.- Irizpide orokor gisa, lehenik eta behin, honako kontzeptu hauek dituzten eskabideak hartuko dira kontuan: ohiko etxebizitza edo bizitokia mantentzea, etxebizitza alokatzea, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatua/apopilotza edo gelaren alokairua, bai eta hipoteka-kreditua ordaintzeko direnak ere.
Adingabeak ardurapean dituzten familia-unitateek, aurreko paragrafoan adierazitako kontzeptuez gain, honako kontzeptu hauetarako laguntzak eskatu ahal izango dituzte: oinarrizko premiengatiko gastuak: oinarrizko premiei lotutako gastuak (janaria, arropa eta hezkuntza...)