Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera

.

2025·01·23


‘Gidabaimenak euskaraz’ egitasmoa atera du UEMAk. Material berria sortu du, euskaraz, erraz ulertzekoa, azalpen bideoekin osatua eta testak ordenagailuan nahiz mugikorrean egiteko, nahi duzun tokian eta unean egin ahal izateko.

Dagoeneko hainbat autoeskoletan dago gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera; B, AM, A-, A1-A2, E, C1-C eta D1-D gidabaimenetarako materiala prest dago, zuen esku. Eskuliburuak eta aplikazioak zuen esku dituzue.  

Autoeskolara joan aurretik materiala ikusi nahi baduzu,  www.gidabaimenakeuskaraz.eus webgunean dago. 

Orain baduzu aukera, beraz, animatu eta prestatu gidabaimena euskaraz!