Link interesgarriak

Atzealdea Gazteriaren egoeraren diagnostikoan sakontzeko Mendaroko nerabe eta gazteei zuzendutako saio parte hartzailea

• Mendaroko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarrei dei egiten die euren errealitatearen gaineko diagnostikoa egiteko saioan parte hartzera. Izen-ematea, www.mendaro.eus -en.

2021·11·23


Gazteriaren egoeraren diagnostikoan sakontzeko Mendaroko nerabe eta gazteei zuzendutako saio parte hartzailea

  • Mendaroko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarrei dei egiten die euren errealitatearen gaineko diagnostikoa egiteko saioan parte hartzera. Izen-ematea, www.mendaro.eus -en.

 

Mendaroko Udalak nerabe eta gazteen egoeraren gaineko diagnostikoa egiteko prozesua abiatu du, Elhuyar Aholkularitzak lagunduta.

15 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako galdetegia erantzuteko aukeraren ondoren, Mendaroko nerabe eta gazteen errealitatea euren hitzetik entzun eta ezagutu eta aurrediagnostikoa osatzeko, bilera parte hartzaile bat egingo da datorren larunbatean, azaroak 27, 11:00etatik 13:30etara Mendaroko Gaztelekuan.

Hortaz, Mendaroko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarrei dei egiten die euren errealitatearen gaineko diagnostikoa egiteko saioan parte hartzera.

Izen-ematea, www.mendaro.eus -en.