Link interesgarriak
Atzealdea Gazta eguna ospatuko da Mendaron maiatzaren 19an
Gaztagile, sagardogile eta artisauak egongo dira igande goizean Mendaroko pilotalekuan euren produktuak saltzen.
2024·05·15
Gazta eguna ospatuko da Mendaron maiatzaren 19an
Gaztagile, sagardogile eta artisauak egongo dira igande goizean Mendaroko pilotalekuan euren produktuak saltzen.
Igandean, 11:00etatik 14:00etara, gazta eguna ospatuko da Mendaroko pilotalekuan. Goienetxe, Egotza, Axeleku eta Mausitxako gaztagileak eta Ospas eta Etarteko sagardogileak beraien produktuak saltzen egongo dira. Publikoak lau gazta zati bi eurotan probatzeko aukera izango du, eta bost eurotan bi basokada sagardo eta lau gazta zati. Bestalde, Mendaroko hiru artisau ere izango dira, beraien eskulanak saltzen.