Albisteak
Atzealdea

Gazta azoka ospatuko da Mendaron igande honetan, maiatzak 8

• Bost gaztandegi izango dira Mendaroko plazan 11:00etatik 14:00etara bitartean, eta bi sagardotegi desberdinen sagardo dastaketa ere eskainiko da.

2022·05·04

Gazta azokaz disfrutatzeko izango dute mendaroarrek igande honetan, maiatzak 8. Azoka herriko enparantzan instalatuko da, eta ordutegia 11:00etatik 14:00etara bitartean izango da. Bertaratzen den orok bost gazta desberdin izango ditu eskura, eta horretaz gain, sagardo dastaketa ere eskainiko da Mendaroko plazan.

Gaztandegi hauen gaztak dastatzeko aukera egongo da:

  • Mausitxa ardi gazta (Elgoibar)
  • Egotza ahuntz gazta (Soraluze)
  • Axeleku behi gazta (Mallabia)
  • Goientxe ardi gazta (Mutriku)
  • Sosola ardi gazta (Eibar)

Bestalde, honako bi sagardotegi hauen sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da:

  • Etarte (Mendaro)
  • Ospas (Mendaro)