Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Gazako genozidioa gelditzeko eta Palestinaren erabakitzeko eskubidearen alde egiteko sindikatuek deitu duten lanuztearekin bat egiten du Mendaroko Udalak

.

2025·10·14


Gazako genozidioa gelditzeko eta Palestinaren erabakitzeko eskubidearen alde egiteko sindikatuek deitu duten lanuztearekin bat egiten du Mendaroko Udalak. Honenbestez, udaleko zerbitzua etenda egongo da bihar, urriaren 15ean, goizeko 11:00etatik 15:00etara.

Bestalde, Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta kontzentrazioa egingo da, urriaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean, Herriko Enparantzan. Herritarrak parte hartzera animatzen ditu Udalak.