Albisteak

Garagartzako eta Azpilgoetako Elizetan herritarrek egindako belenak ikusgai egongo dira abenduaren 26tik urtarrilaren 9ra

• Arratsaldero egongo dira ikusgai, 16:30etik 18:30era: Garagartzan 16:30etik 17:30era eta Azpilgoetan 17:30etik 18:30era.

2021·12·27

Gabon garai honetan, herritar talde batek bi belen osatu dituzte eta erakusgai jarri dituzte Garagartzako eta Azpilgoetako Elizetan. Ehundaka piezaz osatuak daude.

Arratsaldero egongo dira ikusgai, 16:30etik 18:30era, abenduaren 26tik urtarrilaren 9ra. Garagartzan 16:30etik 17:30era eta Azpilgoetan 17:30etik 18:30era.

Herritar zein bisitariei eskatzen zaie arduraz jokatzeko egindako lanaren aurrean, belenak ez ukitzeko eta uneoro jarraitzeko arduradunek ezarritako neurriak. Aldi berean, Covid-19a saihesteko ezarritako prebentzio neurriak betetzeko eskatzen da.