Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Garagartza eta Zelaikua parkeetako kautxuzko zoladura berrituko du Udalak
2023·03·22
Garagartza eta Zelaikua parkeetako kautxuzko zoladura berrituko du Udalak
- Lan horien bidez, egungo zoladura indargetzailea desmuntatu, zola garbitu eta talkak xurgatzen dituen beste azalera bat instalatuko da, kautxu jarraituz egina.
- Proiektu hau Garra, S.L. enpresak egingo du, 10.706 euro + BEZeko aurrekontuarekin.
Mendaroko Udalak herriko bi haur-parkeren lurzorua berrituko du datozen asteetan: Garagartza eta Zelaikua parkeetako kautxuzko zoladura, hain zuzen.
Iñaki Arreguik, herriko alkateak, nabarmendu duenez, “jarduera honek barne hartzen du haurren jolasguneetako kautxuzko lurzoru zaharkituak aldatzea, eta herritarren eskaerei erantzuten die”.
Proiektu hori Garra, S.L. enpresak egingo du, 10.706 euro + BEZeko aurrekontuarekin.
Lan horien bidez, gaur egun dagoen zoladura indargetzailea desmuntatu, zola garbitu eta talkak eta erorketak leuntzen dituen beste azalera bat instalatu nahi da, kautxu jarraituz egina.
Zoladuraren diseinuak kontraste jaspeatuak izango ditu erakargarriagoa izan dadin: urdina eta horia Garagartzan eta berdea eta urdina Zelaikuan.