Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Gaikako bilketaren datuak hobetu dira edukiontzi urdin eta hori berriak jarri zirenetik
2024·02·19
Gaikako bilketaren datuak hobetu dira edukiontzi urdin eta hori berriak jarri zirenetik
- Iazko urtarrilarekin alderatuta, aurten 4 tona paper eta kartoi gehiago bildu dira gaika, eta 9 tona ontzi arin gehiago.
- Abenduan jarri ziren erabilgarri edukiontzi hori eta urdin berriak eskualde osoan, eta hauek gaikako bilketa errazten dute, irisgarriagoak eta erosoagoak baitira herritarrentzat, hondakinak uzteko aho handiagoa dutelako.
Debabarrenako Mankomunitateak papera eta kartoia eta ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziak aldatu zituen abenduan, eta aldaketa honek eman ditu dagoeneko lehen fruituak: aurtengo urtarrilean, iazkoarekin alderatuta, 4 tona paper eta kartoi gehiago bildu dira gaika (iaz 234t eta aurten 238t), eta 9 tona ontzi arin gehiago (iaz 125t eta aurten 134t).
Tendentzia hau mantenduz gero, urtean 48 tona paper eta kartoi eta 108 tona ontzi arin gehiago jasoko ditu aurten Mankomunitateak.
456 edukiontzi berri, gaikako bilketa hobetzeko
Debabarrena Mankomunitateak, gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin, abenduan jarri zituen erabilgarri 456 edukiontzi hori eta urdin berri. Edukiontzi berri hauek hondakinen sailkapena errazten diete herritarrei, izan ere, irisgarriagoak dira eta aho handiagoa dute, hondakinak bertara botatzea erraztuz. Gainera, edukiontzi berriekin edukiontzi bakoitzera botatako zaborra azkarrago jasotzea lortzen da, eta irudi aldetik edukiontzi guneen uniformetasuna ahalbidetzen dute.
Mankomunitateak herritarrei eskerrak ematen dizkie gaikako bilketan emandako hobekuntzagatik eta ildo horretan jarraitzera gonbidatzen ditu.