Link interesgarriak
Atzealdea Gabonetan Mendaron erosteak saria du
2022·12·20
Gabonetan Mendaron erosteak saria du
- Urtarrilaren 8ra bitarte, kanpainara atxikitako 14 komertzioetan 10€ko erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko da.
- 10 sari banatuko dira komertzio bakoitzean eta sari nagusi bat zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean.
Mendaroko Udalak, herriko merkatariekin batera, tokiko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko ZORTEA HERRIAN BERTAN Gabon kanpaina jarri du martxan. Kanpaina horren baitan 10 sari banatuko dira komertzio bakoitzean eta sari nagusi bat zozketatuko da parte-hartzaile guztien artean.
Urtarrilaren 8ra bitarte, kanpainara atxikitako 14 komertzioetan 10€ko erosketa bakoitzeko txartel bat banatuko da. Txartelean, sari nagusirako zenbaki bat jasoz, edo horrez gain sari bat momentuan jasoz parte hartuko dute bezeroek.
Udalak, sariak erosteko 100€ko ordainketa egingo du komertzio bakoitzean, 10 sari x 10€tan banatua.
Merkatariek partaidetza-txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, 2022ko abenduaren 16tik, 2023ko urtarrilaren 8ra (edo agortu arte), 10€ko gastu bakoitzeko boletu bat emanez.
Zozketa 2023ko urtarrilak 13an izango da. 3 zenbaki irabazle aterako dira (lehenengoa, eta bi ordezko). Saria Udaletxean bertan jaso ahal izango da goizeko 8:30etatik 14:00etara bitartean, sari banaketa egunean bertan jaso ezean.
Mendaroko Udalak adierazi duenez, "Gabon hauetan ere, erantzukizunez jokatzea dagokigu: gure herriko merkataritza zaintzera eta bertan kontsumitzera animatzen ditugu herritarrak. Herriko merkataritzan erosita, saltokiak, enplegua eta gure kaleetako bizitza mantentzen ditugu".
Kanpainara atxikitako saltokiak honakoak dira:
- Anton
- Morroskillo
- Leire
- Roteta
- Coviran
- Farmazia
- Sonia
- Artfruit
- Lutximak
- Nahia
- Galle-tiak
- Ederki
- Puxika
- Saint Gerons