Albisteak

Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira

zerbitzua eskualdeko herri guztietan emango du

2022·01·13


Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira 

  • Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.
  • Gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Horregatik, bildutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtuko dira.

 

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu Eibarren ostiralean eta datorren astelehenean, urtarrilak 17.

Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu.

Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko. Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira ostiralean edo astelehenean 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.

Gainera Eskakizunak aztertu ondoren, Mankomunitateak zerbitzua eskualdeko herri guztietan emango du. Hau da, eskualdeko edozein herritako herritarrek aurrez deitu beharko dute gabonetako zuhaitza aterako dutela abisatzeko eta Mankomunitatea herri guztietatik pasako da jasotzera.