Berriak

Atzealdea 6.135 zenbakia suertatu da Mendaroko Gabonetako kanpainan garaile

2
• Lehen ordezkoa: 7.128; bigarren ordezkoa: 9.223. Mendaroko margolan bat, Landa jatetxean 2 lagunentzako bazkaria eta gabonetako produktu sorta eskuratu ditu.

2023·01·13


6.135 zenbakia suertatu da Mendaroko Gabonetako kanpainan garaile

  • Lehen ordezkoa: 7.128; bigarren ordezkoa: 9.223. Mendaroko margolan bat, Landa jatetxean 2 lagunentzako bazkaria eta gabonetako produktu sorta eskuratu ditu.

 

Mendaroko Udalak, herriko merkatariekin batera, tokiko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko ZORTEA HERRIAN BERTAN Gabon kanpaina jarri zuen martxan.

10 sari banatu dira komertzio bakoitzean eta sari nagusi bat zozketatu da parte-hartzaile guztien artean. Honakoa da zenbaki irabazlea: 6.135. Lehen ordezkoa: 7.128; bigarren ordezkoa: 9.223. Mendaroko margolan bat, Landa jatetxean 2 lagunentzako bazkaria eta gabonetako produktu sorta eskuratu ditu. Sarituak udaletxera joan behar du saria trukatzera.

Mendaroko Udalak herritarrei zein saltokiei euren parte-hartzea eskertu die eta herriko saltokiak babesten jarraitzeko deia egin die: “herriko merkataritzan erosita, saltokiak, enplegua eta gure kaleetako bizitza mantentzen ditugu".

Kanpainara atxikitako saltokiak honakoak izan dira:

  • Anton
  • Morroskillo
  • Leire
  • Roteta
  • Coviran
  • Farmazia
  • Sonia
  • Artfruit
  • Lutximak
  • Nahia
  • Galle-tiak
  • Ederki
  • Puxika
  • Saint Gerons

 

1 2