Link interesgarriak

Gabon kanpainako zozketa datorren urtarrilaren 21ean egingo da

• Jon Txiki umoristak bakarrizketa bat eskainiko du ekitaldian herriko merkataritzaren alde.

2022·01·17


Gabon kanpainako zozketa datorren urtarrilaren 21ean egingo da

  • Jon Txiki umoristak bakarrizketa bat eskainiko du ekitaldian herriko merkataritzaren alde.

 

Mendaroko gabon kanpainako sarien zozketa datorren urtarrilaren 21ean, ostirala, egingo da. Zozketan abenduaren 14tik urtarrilaren 10era bitartean herriko establezimenduetan 10 euro edo gehiagoko erosketa egin zuten pertsonak sartuko dira. San Agustin kulturgunean egingo da, 20:00etan.

Kanpainan parte hartu zuten establezimenduak honako hauek izan ziren:

  • Roteta
  • Coviran
  • ArtFruit
  • Morroskillo
  • Itxasertz
  • Perosanz
  • Puxika
  • Farmazia
  • Anton
  • MªAsun
  • Saint Gerons
  • Leire
  • Lutximak
  • Ederki
  • Nahia
  • Olatz ileapaindegia
  • June Galle-tiak

Guztira bost sari banatuko dira: lehenak 1.000€ko balioa duen produktu sorta jasoko du, eta gainontzekoek 400€ko balioa duen produktu sorta.

Gainera, ekitaldian Jon Txiki umoristak bakarrizketa bat eskainiko du zozketa aurretik herriko merkataritzaren alde. Sarrerak doan eskuratu daitezke Morroskillo liburu-dendan.