Link interesgarriak

Gabon Kanpainako zozketaren zenbaki irabazleak

2
• Guztira bost sari banatu ziren: lehenak 1.000€ko balioa duen produktu sorta jaso zuen, eta gainontzekoek 400€ko balioa zuen produktu sorta.

2022·01·24


Gabon Kanpainako zozketaren zenbaki irabazleak

  • Guztira bost sari banatu ziren: lehenak 1.000€ko balioa duen produktu sorta jaso zuen, eta gainontzekoek 400€ko balioa zuen produktu sorta.

 

Pasa den ostiralean, urtarrilak 21, gauzatu zuen Mendaroko Udalak Gabon Kanpainako sarien zozketa San Agustin Kulturgunean. Zozketan abenduaren 14tik urtarrilaren 10era bitartean herriko establezimenduetan 10 euro edo gehiagoko erosketa egin zuten pertsonek eskuratu zezaketen saria.

Kanpainan parte hartu zuten 17 establezimenduak honako hauek izan ziren: Roteta, Coviran, ArtFruit, Morrokillo, Itxasertz, Perosanz, Puxika, Farmazia, Anton, MªAsun, Saint Gerons, Leire, Lutximak, Ederki, Nahia, Olatz ileapaindegia eta June Galle-tiak.

Guztira bost sari banatu ziren: lehenak 1.000€ko balioa duen produktu sorta jaso zuen, eta gainontzekoek 400€ko balioa zuen produktu sorta. Honakoak izan dira saridunak:

  1. Saria: 03384. Ordezkoak: 06203 eta 06975
  2. Saria: 08466. Ordezkoak: 09378 eta 05869
  3. Saria: 07572. Ordezkoak: 00989 eta 08153
  4. Saria: 02645. Ordezkoak: 08673 eta 09852
  5. Saria: 00004. Ordezkoak: 05866 eta 07841

Ekitaldian Jon Txiki umoristak bakarrizketa eskaini zuen herriko merkataritzaren alde.

1 2