Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Frontoiko komunetako ateko malgukia apurtu dute
2026·01·15

2026 urtea aurreko urtea amaitu bezala hasi da. Herrian bandalismo ekintzak behin eta berriz gertatzen ari dira. Oraingoan frontoiko komunetako atearen malgukia hondatu dute.
Mendaroko Udalak gaitzespenik irmoena agertu nahi du guztion baliabideak horrela hondatzen dituztenen aurrean. Ezin da horrelako jarrerarik inola ere onartu.
Ez dauka inongo zentzurik herritar guztion diruarekin ordaintzen diren eta guztion onurarako diren azpiegiturak horrela tratatzeak.
Mendaroko Udalak dei egiten die herritarrei guztion ondarea guztion artean zaintzeko, eta jokaera antisozial hauek baztertzeko.
Frontoiko komuneko atea itxita egongo da sortutako arazoa konpondu bitartean.

