Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Frontoiko eta ikastolako argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak, energia jasangarritasunean sakontzen jarraituz
2020·12·03
Frontoiko eta ikastolako argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak, energia jasangarritasunean sakontzen jarraituz
- Guztira 22 kale-argi aldatu dira eta inbertsioa 8.052,06 eurotakoa izan da.
- Argiztapen-sistema berrien instalazioek energia-eraginkortasuna hobetzea dute helburu, lehendik daudenen ordez energia-kontsumo murritzagoa eta ingurumenarekiko begirunea dakarten beste batzuk jarriz, jasangarritasun-ereduan sakonduz.
Mendaroko Udalak Frontoiko eta Ikastolako kale-argiak LED teknologiara aldatu ditu. Guztira 22 luminaria dira aldaturakoak: 14 frontoian eta 8 ikastolan. Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da. 200 W-koak dira luminaria berriak eta inbertsioa 8.052,06 eurotakoa izan da. Aktuazioa Mendaroko Udalaren Energia Jasangarriaren eta efizientzia energetikoa Hobetzeko Ekintza Planaren baitan kokatzen da.
Jarduketa honen bidez, gutxienez energia % 65 aurreztu nahi da aipatutako kontsumoaren gainean. Luminaria horiek ordezkatuz eta puntuz-puntuko erregulazio-sistema bat ezarriz, energia-kontsumoa murriztu, ingurunearekiko jasangarriagoak bilakatu, argiztapenaren kalitatea hobetu eta, gainera, instalazioaren mantentze-lanen kostuak murriztu nahi dira; izan ere, Led teknologiako luminariek bizitza erabilgarri luzeagoa dute, energetikoki eraginkorragoak dira eta argi-fluxuaren bat-bateko erregulazioa ahalbidetzen dute. Aipatzekoa da aurrezpen horrek atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak gutxitzea eta argi-kutsadura gutxitzea ekarriko duela.