Link interesgarriak

Atzealdea Apirilaren 26an zabalduko da Mendaroko udaleku irekietan izena emateko epea

• Udalekuak HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta daude eta ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta, goizeko 10:00etatik 13:00etara. • Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera ematea, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian. • Izen ematea maiatzaren 9a arte egongo da zabalik eta plazak mugatuak izango dira.

2021·04·26


Apirilaren 26an zabalduko da Mendaroko udaleku irekietan izena emateko epea

  • Udalekuak HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta daude eta ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
  • Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera ematea, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.
  • Izen ematea maiatzaren 9a arte egongo da zabalik eta plazak mugatuak izango dira.

 

Haurren oporraldia gero eta gertuago dugun honetan, urtero legez, Mendaroko Udalak udaleku irekiak antolatu ditu, aurtengoan ere, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak kudeatuta.

Udaleku horiek HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira eta ekainaren 21etik uztailaren 16a bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta: lehena ekainaren 21etik uztailaren 2ra eta bigarrena uztailaren 5etik 16ra. Bi txandatan udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizeko 10:00-13.00 bitartean.

Horri jarraiki, izen ematea zabalik egongo da datorren astelehenetik, apirilak 26, maiatzaren 9a bitartean eta interesa duten haurrek txanda batean edo bietan izena emateko aukera izango dute. Hori bai, plazak mugatuak izango dira.  Interesdunek, beraz, eskaera orria bete eta udaletxean bertan aurkeztu edota posta elektronikoz bidali ahal izango dute kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus helbidera.

Udaleku irekietarako kuotak ondorengoak izango dira:

  • Lehen edo bigarren txanda:
    • Mendaron erroldatutako haurrentzat 70 euro
    • Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 90 euro
  • Bi txandak:
    • Mendaron erroldatutako haurrentzat 120 euro
    • Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 180 euro

Era berean, familia ugarien kasuan, hiru haurrak txanda berdinean apuntatuz gero, hirugarren haurrak 25€ko deskontua izango du.

Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, herriko haurrei jolas eta beste jardueren bitartez, euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera eskaintzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.

Informazio gehiagorako: 943 03 32 82 / 685720010 telefonoak edota kultura@mendaro.eus helbidean.

 

IZENEMATEA