Albisteak

Familiako baratzeetan lan egin daiteke, behar-beharrezkoa den denboran

Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.

2020·04·21


Familiako baratzeetan lan egin daiteke, behar-beharrezkoa den denboran

  • Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.

 

Covid19 birusak sortutako egoera dela eta, herritar ugari baratzeen inguruan galdetu dute Udalean. Eusko Jaurlaritzak alarma egoerari buruzko irizpideak azaltzeko apirilaren 15ean igorritako agiriak zehazten du baratzeetako lanak egin daitezkeela. Halaxe dio, hitzez hitz:

Familiako baratzeetan lan egin ahal da?

Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen.

Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.

Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin.