Link interesgarriak

Atzealdea Ezagutzera eman dira XXVII. Aire Libreko Pintura Lehiaketako irabazleak

• Sei irabazle izan dira: 14 urtetik gorako lau, eta 14 urtetik beherakoen artean bi egon dira, maila desberdinetan banatuta. • Aurtengo edizioan 35 partehartzaile egon dira guztira. • Aurtengo edizioan 35 partehartzaile egon dira guztira.

2022·09·23


Ezagutzera eman dira XXVII. Aire Libreko Pintura Lehiaketako irabazleak

  • Sei irabazle izan dira: 14 urtetik gorako lau, eta 14 urtetik beherakoen artean bi egon dira, maila desberdinetan banatuta.
  • Aurtengo edizioan 35 partehartzaile egon dira guztira.

Mendaro, 2022ko irailaren 23a

Pasa den irailaren 17an gauzatu zen Mendaron XXVII. Aire Libreko Pintura Lehiaketa. Aurten ere herri desberdinetako margolariek hartu dute parte, 35 guztira: 14 urtetik beherako 16 partaide eta 14 urtetik gorakoak 19. Mendaroko herria izan zuten gaitzat.

14 urtetik gorako kategorian Ricardo Azkakorta bergararra izan zen garaile, eta 14 urtetik beherakoen artean, berriz, Hiart Larrañaga mendaroarra eta Lea Lazarobaster elgoibartarra. Saridun guztiak:

14 urtetik gorakoak

  • 1.go saria 700 €: Bergaratik, Ricardo Azkakorta.
  • 2.go saria 500 €: Gasteiztik, Jorge Lopez.
  • 3.go accessit saria 300 €: Eibartik, Esteban Oroz.
  • 4.go accessit saria 300 €: Leioatik, Jose Reyes.

14 urtetik beherakoak

  • 1.go saria A maila (margotzeko material kaxa): Mendarotik, Hiart Larrañaga.
  • 1.go saria B maila (margotzeko material kaxa): Elgoibartik, Lea Lazarobaster.

2. margolan saridunaren zozketa egin zen ere, eta irabazlea Julian Segurado suertatu zen.

Epaile lanak egiten Aitor Etxeberria eta Aitor Sarasketa izan ziren.

 

Erakusketa, urriaren 9 bitarte

Urriaren 9 bitarte, larunbat eta igandeetan XXVII. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa ikusgai dago Lagun Betikoak elkartean. Honakoa da ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Margolanak jasotzeko azken eguna azaroak 30 izango da.