Agenda
Atzealdea Ez dok ero desentxufatua' antzezlana
‘Ez dok ero desentxufatua' antzezlana igande honetan, martxoak 26, San Agustin kulturgunean
- 18:30ean izango da eta sarrera doakoa izango da.
Tartean Teatroa konpainiak ‘Ez dok ero desentxufatua' antzezlana aurkeztuko du igande honetan, martxoak 26. 18:30ean izango da, San Agustin kulturgunean. Sarrera doakoa izango da.
Sinopsiaren arabera, "Mikelote eta Pantxo" bikote artistikoa desegin egin da. Formula xahutua zuen. Komiko belaunaldi berriek orain duten lekua galdu dute.
Pantxok ondo bereganatu du nahitaezko erretiroa. Mikelotek ez. Antzokiko pozoia ziztu bizian dabil bere zainetan. Pozoi horrek eromenera eramango zaitu.
Egun batean, Mikelote, "antzerkilari ibiltaria" estrafarioa, Pantxoren aurrean aurkeztuko da, Euskal Herri osoan zehar, herriz herri, ibiltzera gonbidatzeko, "euskal antzerkiak behar gaituela" uste hutsarekin.
Fitxa
- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
- Konpainia: Tartean Teatroa
- Iraupena: 80 minutu
Mendaroko Udalak San Agustin kulturgunera bertaratzera eta antzezlanaz gozatzera gonbidatzen ditu herritarrak.