Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Euskararekin bat elkartaratzea izango da uztailaren 19an, udaletxe aurrean, eguardiko 12etan

.

2025·07·17


Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik. Hizkuntza koofizialak daudenean haietako bat ezin dela "lehenetsi" eta "desorekak" eragotzi behar direla dio ebazpenak. Euskagintzaren Kontseiluaren esanetan, "euskal gizartearen borondatearen eta euskal erakundeen kontrako epaia da". UEMAk elkarretaratzeak deitu ditu larunbaterako, mankomunitateko kide diren udalerrien udaletxeen aurrealdean.

OHARRA: Elkartaratze honen ondorioz 12etan hastekoa zen BIZI POZA txarangaren kalejira 20 minutu atzeratuko da. Azpilgoetatik abiatuko da, lehen bezala.