Albisteak

Euskara klaseetan izena ematera deitu ditu herritarrak Mendaroko Udalak

• Euskara klaseetan izena eman nahi dutenek email bat bidali behar dute arnogurasoelkartea@gmail.com helbidera edo berdintasuna@mendaro.eus helbidera. Laster Udalak xehetasun gehiago emango ditu. • Udalak diru-laguntzak emango ditu euskara ikasteko.

2022·09·23


Euskara klaseetan izena ematera deitu ditu herritarrak Mendaroko Udalak

 

  • Euskara klaseetan izena eman nahi dutenek email bat bidali behar dute arnogurasoelkartea@gmail.com helbidera edo berdintasuna@mendaro.eus helbidera. Laster Udalak xehetasun gehiago emango ditu.
  • Udalak diru-laguntzak emango ditu euskara ikasteko.

 

 

Iaz euskara klaseek izan zuten harrera ikusita eta mendaroarrek erakutsi duten interesa aintzakotzat hartuta, Mendaroko Udalak, Uemak, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak herrian euskara ikasteko aukera eskainiko dute aurten ere.

 

Udalak zehaztu duenez, gurasoen beharrak eta interesak zuzenean ezagutu nahi dituzte euskara eskolen eskaintza zehazteko. Hala ere, beharrak askotarikoak izango direla jakinda, euskara hutsetik ikasi nahi dutenen talde bat sortzeari emango zaio lehentasuna. Euskara eskolak Mendaron izango dira, eta iaz bezala, eskola orduetan.

 

Era berean, urtero bezala, Udalak diru-laguntzak emango ditu euskara ikasteko.

 

Euskara klaseetan izena eman nahi dutenek email bat bidali behar dute arnogurasoelkartea@gmail.com edo berdintasuna@mendaro.eus helbideetara.

 

Laster euskara ikastaroaren xehetasun gehiago emango ditu Udalak.