Link interesgarriak

Euskara Eskolak Mendaron

.

2022·09·21


EUSKARA ESKOLAK MENDARON

Iaz euskara eskolek izan zuten harrera eta gurasoetako batzuek agertu diguzuen interesa ikusita, aurten ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera eman nahi dizuegu Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak.

 

Gurasoon beharrak eta interesak zeintzuk diren jakin nahiko genuke euskara eskolen eskaintza zehazteko.

Hala ere, zuen beharrak askotarikoak izango direla jakinda, zerotik euskara ikasi nahi dutenen taldea sortzea lehenetsiko dugu.

Euskara eskolak Mendaron bertan izango dira, eta aurreko ikasturtean egin bezala, umeak ikastetxean dauden bitartean.


Era berean, jakinarazi nahi dizuegu Mendaroko Udalak, urtero bezala, dirulaguntzak emango dituela euskara ikasi nahi duzuenontzat.


Euskara klaseetan izena eman nahi duzuenok, mesedez jar zaitezte gurekin harremanetan helbide hauetako batera idatzita: arnogurasoelkartea@gmail.com berdintasuna@mendaro.eus