Link interesgarriak

Atzealdea Euskara Eskola abian jartzeko izen-ematea zabaldu du Mendaroko Udalak

• Ikastaroa urtarriletik ekainera artekoa izango da: udaletxean, astean 2 egun, astelehen eta asteazkenetan, 14:30etatik 16:30etara.

2023·01·12


Euskara Eskola abian jartzeko izen-ematea zabaldu du Mendaroko Udalak 

  • Ikastaroa urtarriletik ekainera artekoa izango da: udaletxean, astean 2 egun, astelehen eta asteazkenetan, 14:30etatik 16:30etara.
  • Euskara eskoletan parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 20a baino lehen.
  • Mendaroko Udalak, urtero bezala, dirulaguntzak emango ditu euskara ikasi nahi duen ororentzat. 

 

Mendaroko Euskara eskolek iaz izan zuten harrera eta gurasoetako batzuek agertu zuten interesa ikusita, aurten ere Mendaron bertan euskara ikasteko aukera sortuko dute Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak elkarlanean.

Ikastaroa urtarriletik ekainera artekoa izango da: udaletxean, astean 2 egun, astelehen eta asteazkenetan, 14:30etatik 16:30etara.

Gehienez 12 ikaslerentzako lekua izango da, eta izena emandakoen hurrenkeraren arabera osatuko da taldea. Prezioa 20 eurokoa da.

Euskara eskoletan parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 20a baino lehen. Euskara Eskoletarako izena emateko, www.mendaro.eus -en edota udal harreran dagoen inprimakia bete eta Udalean entregatu behar da.

Informazio gehiago eskuratzeko idatzi berdintasuna@mendaro.eus helbidera edo deitu 943 033 282 zenbakira.

Mendaroko Udalak, urtero bezala, dirulaguntzak emango ditu euskara ikasi nahi duen ororentzat. 

IZENEMATE ORRIA WORD-EN

 

IZENEMATE ORRIA PDF-AN