Albisteak
Atzealdea

Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago irailak 25 arte

Ikastaroak herrian bertan eskainiko dira taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero.

2020·09·15


Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago irailak 25 arte

  • Ikastaroak herrian bertan eskainiko dira taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero.
  • Mendaroko Udalak diruz lagunduko ditu herrian sortzen diren ikastaroak.

 

 

2020-2021 ikastaroan ere Mendaroko Udalak UEMArekin elkarlanean euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Diruz lagunduko ditu herrian euskara ikasteko edo hobetzeko sortzen diren ikastaro guztiak.

Ikastaroak herrian bertan eskainiko dira taldea sortzeko gutxieneko pertsona kopurura iritsiz gero: koronabirusa dela eta 5 pertsonakoa izango da talde bakoitzeko gutxieneko pertsona kopurua. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza dago, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan izanik, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Matrikulazio epea zabalik dago irailak 25 arte eta Euskaltegian bertan burutu daiteke.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Udalarekin: bertara hurbildu, idatzi kultura@mendaro.eus helbidera edo deitu 685 72 00 10 telefonora.

ESKAERA EREDUA WORD-EN

ESKAERA ERDUA PDF-AN