Link interesgarriak

Atzealdea Euskal Trenbide Sareak eta Udalak bilera informatibo bat antolatu dute asteazken honetarako, urtarrilak 26, Mendaroko geltokian egingo diren obren berri emateko

• Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donosti linean egingo dituen lanen nondik norakoak azalduko dizkie herritarrei, eta erakunde publikoko ordezkariak bertaratuko dira.

2022·01·24


Euskal Trenbide Sareak eta Udalak bilera informatibo bat antolatu dute asteazken honetarako, urtarrilak 26, Mendaroko geltokian egingo diren obren berri emateko

  • Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donosti linean egingo dituen lanen nondik norakoak azalduko dizkie herritarrei, eta erakunde publikoko ordezkariak bertaratuko dira.

 

Mendaroko Udalak dei egiten die herritarrei Euskal Trenbide Sareak egingo dituen obren inguruko berritasunak jasotzeko bilerara joateko. Bilera Mendaroko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan (1. Solairua) izango da asteazken honetan, urtarrilaren 26an, 19:00etan.

Proiektuaren berri Euskal Trenbide Sareko ordezkariek emango dute. Egingo dituzten lanekin  Mendaroko geltokiko trenbidea modernizatzea eta nasen arteko trenbide-pasagunea kentzea dute helburu. Egin beharreko lanak Bilbo-Donostia lineakoak dira.