Link interesgarriak

Atzealdea Etxebizitzaren inguruko inkesta bat  jarriko du martxan udalak maiatzaren 29tik ekainaren 18ra bitarte

Mendaroko udalak etxebizitzaren inguruko errealitatean sakontzeko ikerketa bat egiteko prozesua martxan jarri du. Inkesta ikerketa honen baitan sartzen da.

2024·05·25


Etxebizitzaren inguruko inkesta bat  jarriko du martxan udalak maiatzaren 29tik ekainaren 18ra bitarte

Mendaroko udalak etxebizitzaren inguruko errealitatean sakontzeko ikerketa bat egiteko prozesua martxan jarri du. Inkesta ikerketa honen baitan sartzen da.

Mendaroko Udalak IKEI aholkularitza enpresa kontratatu zuen hiru urterako etxebizitza plana idazteko. Prozesu honen parte herritarrei inkesta bat egitea da, etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko lehen eskuko ahalik eta informazio gehien jasotzeko asmoz, IKEI enpresaren laguntza teknikoa baliatuz.

Hiru astean zehar burutuko da inkesta: maiatzaren 29tik ekainaren 18ra arte. Batetik, Mendaroko herritarren artean aukeratutako lagin bati telefonoz deituko zaio inkesta erantzuteko, eta bestetik, Udalak webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko du, jendeak ordenagailuz edo telefono mugikorraren bitartez erantzun ahal izateko. 

Mendarotarrei euren pertzepzioak partekatuz, inkestan parte hartzeko eskatu nahi diegu, euren ekarpenek lanaren kalitatea aberastu eta hobetuko dute eta. Zuen parte hartzea aldez aurretik eskertzen dugu.