Albisteak
Atzealdea

Etxealditik Euskaraldira: ohitura aldaketa etxean hasten da

Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra.

2020·04·23


Etxealditik Euskaraldira: ohitura aldaketa etxean hasten da

  • Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra.

 

 

Ezohiko egoera honetan, Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harremanetan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra. Horrela, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia etxetik prestatzen hasiko gara: Etxealditik Euskaraldira.

Ariketa honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak Mendaroko Udalak. Euskaraldirako beroketa ariketak egiten, elkarrekin etxean ere euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiliz.

“Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere” adierazi dute Euskaralditik.

Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?”

Azalpen guztiak, egunez egun proposatzen diren ariketak hemen aurkituko dituzue: euskaraldia.eus/etxealdia/

BIDEOA

Animatu eta parte hartu!