Link interesgarriak
Etorkizuneko gazte-politikak diseinatu eta zehazteko, gazteriaren egoeraren diagnostikoa abiatu du Mendaroko Udalak
2021·10·29
Etorkizuneko gazte-politikak diseinatu eta zehazteko, gazteriaren egoeraren diagnostikoa abiatu du Mendaroko Udalak
- Diagnostikoa Mendaroko nerabe eta gazteen parte hartzearekin egingo da. Galdetegi bat betetzeko deialdia zabaldu du Udalak www.mendaro.eus -en edota eskuz inprimakia betez.
Mendaroko Udalak nerabe eta gazteen egoeraren gaineko diagnostikoa egiteko prozesua abiatu du, Elhuyar Aholkularitzak lagunduta.
Hasteko eta behin, 15-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako galdetegi bat prestatu da, euren iritziak, nahiak eta beharrak ezagutzeko. Galdetegia bi modutara bete daiteke:
- On-line Mendaroko Udaleko web-orrian sartuta
- Edo eskuz. Galdetegiak eskuragarri daude ohiko tokietan, erantzun eta Mendaroko Udalean entregatzeko.
Horrez gain, Mendaroko nerabe eta gazteen errealitatea euren hitzetik entzun eta ezagutzeko, bilera parte hartzaile bat egingo da azaroaren 27an, 11:00etatik 13:30era Mendaroko Gaztelekuan.
Hortaz, Mendaroko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko mendaroarrei dei egiten die euren errealitatearen gaineko diagnostikoa egiteko ekintzetan parte hartzea.