Link interesgarriak
Esteban Elorza aizkolari eta trontzalariaren erramintak eta sari bilduma Mendaroko herriari eman dizkiote bere ilobek
2020·11·17
Esteban Elorza aizkolari eta trontzalariaren erramintak eta sari bilduma Mendaroko herriari eman dizkiote bere ilobek
- Dohaintzan eman dizkiote Mendarori aizkolariaren ilobek Esteban Elorzak erabili eta irabazitako trontzak, aizkorak, sega-potoak, kopak etab.
- Mendaroko Udalak ilobei eskerrak eman nahi dizkie eta Esteban Elorzaren oroimena Mendaroko herriak gogoan izateko balio dezan saiatuko da.
Mendarori dohaintzan eman dizkiote Esteban Elorzaren ilobek aizkolariak erabili eta irabazitako erraminta eta sari bilduma. Guztira trontza bat, lau aizkora, sega-poto bat, 24 kopa, 2 plaka, 13 txapel, pitxer 1 eta enmarkatutako argazki bat eman dizkiote Mendaroko herriari.
Esteban Elorza “Kortaberri” familiako irudi esanguratsuena izan da. 16 urterekin debutatu zuen Zarautzen eta proba garrantzitsuenetan parte hartu zuen hainbat plazetan. Ibilbide arrakastatsuaren ondorio, hainbat omenaldi jaso zituen, esaterako bat Mendaron 2011 urtean.
Udalak aizkolariaren ilobei eskertzen die dohaintzan emandako jabetzagatik eta Esteban Elorzaren oroimena Mendaroko herriak gogoan izan dezan kudeatuko ditu jasotakoak.