Albisteak

Eskolako Agenda 30eko udalbatzarra Mendaron

1
• Aurtengo ikasturtean “Lehorreko bizitza” landu dute Mendaroko ikasleek, Eskolako Agenda 30 programaren baitan.

2022·05·26


Eskolako Agenda 30eko udalbatzarra Mendaron

 

  • Aurtengo ikasturtean “Lehorreko bizitza” landu dute Mendaroko ikasleek, Eskolako Agenda 30 programaren baitan.

 

Mendaro / 2022.05.25.-

 

Urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin dute aurten ere ikasleek. Aurtengoa, pasa den urtetakoa ez bezala, presentziala izan da. Udalak, ikasleen eskaera ta proposamenei erantzun die.

 

Aurtengo ikasturtean Lehorreko Bizitza gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 30 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Mendaroko Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza dute.

 

Urtean zehar Lehorreko Bizitza gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan.

 

Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek Udalbatzarrean, aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, hiri jasangarri bat eraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte.

 

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:

  • Mendaroko animalia eta landare inbaditzaileen aurkako plan bat zehaztea interesgarria izango litzatekeela deritzogu. 

  •  Dirulaguntzak ematea baserritarrei bertako zuhaitzak landatzeko eta beraien terrenoak garbi 
mantentzeko. 

  • Zuhaitzetan txorien habiak jartzea.
  • Hiru hilabetean behin Mendaro garbitzeko ekintzak antolatzea. 


 

 

 

 

Eskolako Agenda 30 Debabarrenean

Udaletxeekin elkarlanean, 20 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 30 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 30. Egitasmoak hiru helburu ditu:

 

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza  eta  ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

 

Guztira, 25 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 30 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

 

 

1