Albisteak

Eskaintza zabaleko programazioa antolatu du Mendaroko Gazte Zerbitzuak urte amaiera arte

• Ludoteka, Zubigazte eta Gaztelekuko erabiltzaileentzako antolatu da programazio berezia.

2022·10·20


Eskaintza zabaleko programazioa antolatu du Mendaroko Gazte Zerbitzuak urte amaiera arte

  • Ludoteka, Zubigazte eta Gaztelekuko erabiltzaileentzako antolatu da programazio berezia.

 

Hainbat ekintzez disfrutatzeko aukera izango dute Mendaroko gazteek datozen hilabeteetan. Urrirako, azarorako eta abendurako programazio berezia antolatu da, eta herritar gazteek aukera anitzeko eskaintza izango dute urte amaierara bitartean.

Ludotekari dagokionez, hemendik eta urtea amaitu arte egunero izango dute ekintza desberdinak. Antolatutako guztien artean arima gauak, Euskaraldirako pankartak margotzea eta Gabonetako apaingarriak egiteko ekintzek nabarmentzen dute. Eskuratu hemen egutegia osorik.

Zubigazteren kasuan, ekintza solteak antolatu dira, bi hileko. Urrian bandera lehiaketa eta arima gaua egingo dute; azaroan Beldur-Barik programako bideoak ikusi eta Euskaraldirako pankartak eta kamisetak margotuko dituzte; eta abenduan ping pong lehiaketa eta selfiekin lotutako ginkana egingo dute. Eskuratu hemen egutegia osorik.

Gaztelekuari dagokionez, hemendik eta urte amaitu bitartean, ostiral, larunbat eta igande guztietarako antolatu dituzte ekintzak: asanblea, just dance, futbol txapelketa eta bingoa, besteak beste. Eskuratu hemen egutegia osorik.