Link interesgarriak

Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Mendaroko Udalak UEMArekin lankidetzan

Mendaron, iaz, guztira 989 errenta aitorpen burutu ziren; horietatik 220 euskeraz. Kopurua pixkanaka goruntz doa.

2020·04·02


Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Mendaroko Udalak UEMArekin lankidetzan

  • Mendaron, iaz, guztira 989 errenta aitorpen burutu ziren; horietatik 220 euskeraz. Kopurua pixkanaka goruntz doa.
  • Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua errenta kanpainaren barruan edota urte osoa zehar burutu daiteke, Diputazio osoarekiko harreman hizkuntza euskara izan dadin.

 

Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dute Mendaroko Udalak eta UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.

Mendaron, iaz, guztira 989 errenta aitorpen burutu ziren; horietatik 220 euskeraz. Kopurua pixkanaka goruntz doa.

Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi dute aurten ere Udalak, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.

Azken urteotan bezala, errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude, aurten alarma egoerak baldintzatuta aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu edo udazkenera atzeratu diren arren:

Nola egin Foru Ogasunarekiko euskarazko hizkuntza hautua

  1. Errenta kanpainaren barruan. Ogasunarekiko harreman hizkuntza euskara hautatzeaz eta aitorpena bera euskaraz betetzeaz gain, aukera interesgarria da norberaren datuak Aldundiari lagatzea baimentzea, Diputazio osoarekiko harreman hizkuntza euskara izan dadin.
    • Errenta mekanizatuko bulegoan. Zergadunak bere euskarazko hautua adierazten dio langile publikoari.
    • Interneteko Zergabidea plataforman. Errenta aitorpena betetzean, hizkuntza aukera egiten da: Datu pertsonalak > Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza > Euskara.
    • Gestorian. Zergadunak bere euskarazko hautua adierazten dio gestoreari.
  2. Urte osoan zehar. Pertsona fisikoen 030 eredua (edo pertsona juridikoen 036 eredua) betetzean, euskarazko hautua markatzen da harreman hizkuntza moduan. 030 eredua Ogasuneko edozein bulegotan aurkeztu daiteke, edo Aldundiaren erregistro zentralean (Donostiako Gipuzkoa plaza). Era berean, interneteko Gipuzkoataria plataforman ere harreman hizkuntza aukeratu daiteke, “Ogasuna eta Finantzak > Harremanetan jartzeko Ogasuneko datuak” atalean.

Aintzat hartzekoa da Foru Ogasunak autolikidazio proposamena herritarraren hizkuntza hautuaren arabera bidaltzen duela.