Link interesgarriak

Atzealdea Erabilgarri daude jada hirigunea eta ospitalea lotzen dituzten Mendaroko igogailu publiko berriak

9
• Bi igogailuek 16 pertsona eta 1.250 kg-ko edukiera dute, eta urteko 365 egunetan egongo dira martxan, egunean 24 orduz. • Proiektuaren azken aurrekontua 1.413.431,35 eurokoa da, BEZik gabe, eta lanak ekainaren hasieran hasi ziren, eta 9 hilabeteko epean exekutatu dira. • Iñaki Arregui, alkatea: “Mugarri berri bat da gure udalerrian; etorkizunerako apustu estrategikoa Mendarorentzat”.

2023·04·03


Erabilgarri daude jada hirigunea eta ospitalea lotzen dituzten Mendaroko igogailu publiko berriak

 

  • Bi igogailuek 16 pertsona eta 1.250 kg-ko edukiera dute, eta urteko 365 egunetan egongo dira martxan, egunean 24 orduz.
  • Proiektuaren azken aurrekontua 1.413.431,35 eurokoa da, BEZik gabe, eta lanak ekainaren hasieran hasi ziren, eta 9 hilabeteko epean exekutatu dira.
  • Iñaki Arregui, alkatea: “Mugarri berri bat da gure udalerrian; etorkizunerako apustu estrategikoa Mendarorentzat”.


 

 

Mendarok herrigunearen irisgarritasuna bermatzeko azpiegitura publiko eta jasangarri berri bat du, udalerriko gune altuenetako bat, ospitalea, alegia herri erdigunearekin lotuko duena: Kilimon hiribidea, Andoneikua kalea, Maite Maiora kirolgunea eta Debabarrena eskualdeko ospitalea lotuko dituzten bi igogailu publiko. Udal ordezkariek eta herritarrek azpiegitura berria martxan jartzeko ekitaldian parte hartu dute.

 

Proiektu hori Mendaroko 2019-23 Kudeaketa Planean jasota dago, udal-gobernuak egina, eta haren helburu nagusia da irisgarritasuna hobetzea Kilimon Hiribidetik ospitaleraino doan tartean, bai herritarrentzat, bai osasun-zentrora trenez sartzen diren gainerako erabiltzaileentzat. Horrela, igogailuen sistemak 27 metro inguruko desnibela lotu du bi igogailu eraikiz, bata Kilimon etorbidetik Andoneikua etorbidera eta bestea azken horretatik ospitalera. Era berean, beste geltoki bat du ibilbidean, Maite Maiora kirolgunean hain zuzen ere.

 

Bi igogailuek 180º-ko hiru geltoki dituzte. Beheko igogailuak Kilimon etorbidea +28,21 metroko kotan lotzen du, beheko ontziratzea dagoen lekuan, tarteko geralekua +31,62 metroko kotan dagoela, eta Andoneikua etorbidea +37,6 metroko kotan, 9,39 metroko ibilbidearekin eta 21 metroko igarobidearekin.

 

Goiko igogailuak Andoneikua etorbidea kirol-gunearekin lotzen du, 6 metroko pasabidea erabiliz, eta eremuaren goiko aldea +54,75 kotan, 55 metro inguruko luzerako pasabide baten bidez, 17,05 metroko desnibela gaindituz.

 

Bi igogailuek metalezko egitura duen nukleo bertikal bat dute, beira ijeztuz eta aluminio birziklatuzko xaflazko konposite panelez estalia. Horrela, irtenbide jasangarri bat bilatu da. Lehorreratzeak 180º-ra dauden ateen bidez egiten dira. Bi igogailuek 16 pertsona eta 1.250 kg-ko edukiera dute.


Proiektuaren azken aurrekontua 1.413.431,35 eurokoa da, BEZik gabe. Lanak ekainaren hasieran hasi ziren eta 9 hilabeteko epean exkutatu dira.

Igogailuak urteko 365 egunetan egongo dira martxan, egunean 24 orduz. Bi igogailuek segurtasun-kamerak dituzte, herritarren segurtasuna bermatzeko eta azpiegitura berri horietan ekintza bandalikoak saihesteko.


Iñaki Arregui Mendaroko alkateak nabarmendu du legegintzaldi honetan herritarren bizi-kalitatea esponentzialki hobetu nahi izan dela, besteak beste, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko dituzten azpiegiturak martxan jarriz: "Igogailuak asko erraztuko du mendarotarren, bisitarien eta ospitaleko pazienteen mugikortasuna. Herritar guztiok erabiltzen dugun oinarrizko zerbitzua da, eta ezinbestekoa da irisgarritasuna bermatzea. Gainera, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzen lagunduko du eta kirolgunea bezalako zerbitzuaren erabilera sustatuko du. Mugarri berri bat da gure udalerrian; etorkizunerako apustu estrategikoa Mendarorentzat".

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9