Berriak
Atzealdea ENBAren hitzaldi informatiboa eskualdean, PAC-NPB eskabideak direla eta
2022·02·10
ENBAren hitzaldi informatiboa eskualdean, PAC-NPB eskabideak direla eta
- Mendaroko herritarrak Elgoibarrera gerturatu ahal izango dira otsailaren 22an informazioa eskuratzera.
- Martxoan hasiko da eskabideak aurkezteko sasoia, eta aplikatuko den konbergentzia ezagutzea izango dute helburu hitzaldi hauek.
Datorren hilabetean hasiko da PAC-NPB eskabideak aurkezteko epea. Aurtengoa, gainera, 2014-2020 aldiko azken urtea izango da. Hori dela eta, Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) Gipuzkoako eskualdeetan barrena hitzaldi informatiboak eskainiko ditu. Helburu nagusia da baserritarrek aurtengo eskabidean aplikatuko den konbergentzia ezagutzea, baina, batez ere, datorren urtetik aurrera indarrean sartuko den PACaren nondik norakoak ezagutaraztea.
Mendaroko herritarrak Elgoibarra gertura daitezke informazioa eskuratzera.
Hauek dira hitzaldien egunak, orduak eta herriak:
- Otsailaren 14an, astelehena, 11:00etan, Bergaran (OCA-Nekazal bulegoa)
- Otsailaren 16an, asteazkena, 15:00etan, Zaldibian (Goizane)
- Otsailaren 18an, ostirala, 11:00etan, Aian (Kultur etxea)
- Otsailaren 22an, asteartea, 11:00etan, Elgoibarren (Kultur etxean)
- Otsailaren 23an, asteazkena, 15:00etan, Azpeitian (Sindikatu zaharrean)
- Otsailaren 24an, osteguna, 11:00etan, Urnietan (Kultur etxean)
- Otsailaren 25ean, 15:00etan, Tolosan (ENBAko bulegoan)
Bilera informatiboak ENBAk antolatuak izan arren, sarrera libre izango dute interesa duen baserritar guztientzat. Lokalaren aforoa errespetatzeko helburuarekin, aurrez izena ematea komeni da 943 650 123 zenbakian edo gipuzkoa@enba.eus helbidera mezu bat bidaliz.