Link interesgarriak

Atzealdea Emakumeentzako kafe tertulia ostegunean, martxoak 16, Mendaron

• Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzetako bat da. Azken hitzordua martxoaren 23an izango da: Magma Mia bakarrizketa Beatriz Egizabalekin.

2023·03·14


Emakumeentzako kafe tertulia ostegunean, martxoak 16, Mendaron

  • Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzetako bat da. Azken hitzordua martxoaren 23an izango da: Magma Mia bakarrizketa Beatriz Egizabalekin.

 

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta egun horren bueltan, Mendaroko Udalak, Arno Guraso elkartearekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu herrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzen jarraitzeko.

Arrakastatsuak izan dira orain arteko hiru hitzorduak: Elbira Zipitriaren dokumentala, berdintasun scape rooma eta ‘The Snow queen’ filmaren emisioa.

Martxoaren 16an izango da hurrengo hitzordua: Emakume topaketa. Kafe tertulia. Gaztelaniaz. 18:00etan Jubilatuen Lokalean. Mendaroko emakume sahararren tea egongo da.

Azken hitzordua martxoaren 23an izango da: Magma Mia Bakarrizketa Beatriz Egizabalekin. Euskaraz. 18 urtetik gorakoentzat. 18:00etan San Agustin Aretoan.

Gogoratu Mendaroko liburutegian emakumeek idatzitako liburuen bilduma egongo dela eskuragarri hilabete osoan zehar.