Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Elgoibar eta Mendaroko Ekiolak beste astebete zabalduko ditu informazio-bulegoak
2025·06·06
Elgoibar eta Mendaroko Ekiolak beste astebete zabalduko ditu informazio-bulegoak
2025EKO ekainaren 6an
•Eguzki-energiako kooperatiba honek jakinmin handia sortu du herritarren artean eta horregatik udal biek erabaki dute harretarako bulegoaren epealdia beste astebetez zabaltzea
•Informazio-guneak ekainaren 9tik (astelehena) 13ra (ostirala) txandakako jardunaldietan irekiko dira Elgoibarren eta asteazkenean Mendaron, ohiko ordutegiarekin
Elgoibarko eta Mendaroko Ekiolako herritarren informazio bulegoek bisita eta kontsulta ugari jaso dituzte azken bi asteetan, eta herritarrek datu oso zehatzekin jakin ahal izan dute zein baldintzatan egin dezaketen bat eguzki-energia kooperatibaren proiektu honekin.
Ekimenak sortu duen interesa dela eta, bi herriek erabaki dute herritarrei arreta emateko lehen fase hau beste astebetez luzatzea, hasiera batean bi asterako bakarrik aurreikusita zegoen arren.
Hala, informazio eta aholkularitza bulegoek txandakako lanaldietan irekita jarraituko dute datorren astelehenetik, ekainaren 9tik ekainaren 13ra, ostirala.
Elgoibarren, Aita Agirre kulturgunean arreta espezializatua eskaintzen jarraituko dute egunero ostegun arratsaldean eta asteazkenean izan ezik, egun horretan –asteazkenean, hilaren 11n– Mendarora joango baitira, jubilatuen tabernaren ondoan dagoen udal bulegora. Bi kasuetan, orain arte bezalako ordutegiarekin jarraituko dute: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Bulego horiek txosten pertsonalizatuak ematen ari zaizkie Ekiola ekimenean interesa duten pertsonei. Agiri horiek beren kontsumo elektrikoaren fakturen arabera egiten dira, kooperatibako kide izan nahi duten ala ez baloratu ahal izateko. Txosten horretan kooperatibako kide izateko baldintzei buruzko informazio zehatza jasotzen da, familia bakoitzaren kontsumoaren arabera eginikoa.
Ekiola honek 650 bat kooperatibista izan nahi ditu, eta horientzat eguzki-parke fotovoltaikoa eraikitzea aukera bat izango da, bai onura ekonomikoengatik, bai Ekiolak dakartzan ingurumen- eta gizarte-onurengatik.
Batez besteko kontsumoa urteko 2.200 kWo denean, kooperatibari egindako ekarpena 2.300 euro ingurukoa izango da kooperatibista bakoitzaren aldetik, eta gaur egun kontsumitzen duenaren urteko generazio berdinaz baliatuko da, gainera ohiko etxebizitzetarako inbertsioen kasuan PFEZean %15eko kenkaria aplikatuz. Horrekin, Ekiolaren funtsezko printzipioetako bat betetzen da, hau da, kooperatibistak urteko elektrizitate-eskariaren % 100 subiranoak izatea.
Elgoibar eta Mendaroko Ekiolako energia-kontsumitzaile bakoitzari 24 €/MWh kostatuko zaio energia sortzea (karguak, zergak eta bidesariak kanpoan utzita) lehen urtean (KPIaren urteko igoera), eta proiektuaren balio-bizitza 30 urte ingurukoa izango dela kalkulatzen da. Horrek energia sortuko du epe luzera oso kostu-prezio erakargarrian.
Elgoibar eta Mendaroko Ekiola 2025. urtearen bukaerarako amaitzea aurreikusten da. 2026tik aurrera espero da kooperatibako bazkideek beren energiaz baliatu ahal izatea, auto-hornikuntzako instalazioa abian jartzen denean.
Lankidetza publiko-pribatua
Elgoibar eta Mendaroko udalek hasieratik babestu dute Ekiola berri hau, eta Danobatgroup-en partaidetza ere izan dute, proiektu hau gauzatzen lagundu baitu, hasierako gastuetara bideratutako 120.000 euroko ekarpena eginda.
Eusko Jaurlaritzaren, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, eta Mondragon Korporazioan integratutako Krean ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da Ekiola proiektua.
Euskadiko eredu kooperatiboan energia-komunitateak sortzea du helburu, herritarrek berek sor dezaten beren beharrak asetzeko behar duten energia elektrikoaren % 100. Gainera, kooperatibak berak lege-tresna gisa funtzionatzen du etorkizun energetikoari bere planteamenduen arabera aurre egiteko, eta bere kideek ez dute etxeko instalazio elektrikoaren inongo alderdirik aldatu behar. Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren instalazioa 30 urtean zehar funtzionamendu eta errendimendu ezin hobea izateko diseinatu da.