Albisteak
Atzealdea

Ekin zaio emakumeen ahalduntzea bultzatzeko ‘Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz’ tailerrari

Guztira 12 emakumek eman dute izena. 5 eguneko ikastaro honetan marrazkien bidez aldaketak aukera eraldatzen ikastea da helburua.

2020·03·06


  • Guztira 12 emakumek eman dute izena.

  • Ikastaroan izen emateko epea zabalik mantenduko da oraindik. Mendaroko Udalean burutu behar da presentzialki, 943 03 32 82 telefonoa baliatuz edota kultura@mendaro.eus era idatziz.

     

Mendaroko Udalak martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna aitzakia, emakume eta gizonezkoei zuzendutako ‘Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz’ tailerra antolatu du. Jada ekin zitzaion pasa den astelehenean, martxoak 2. Guztira 12 emakumek eman dute izena.

5 eguneko ikastaro honetan marrazkien bidez aldaketak aukera eraldatzen ikastea da helburua. Martxoaren 2tik 30era gauzatuko da, martxoaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, zehazki, 9:15etatik 12:30etara, Jubilatuen lokal txurian. 5 euroko prezioa du.

Ikastaroan izen emateko epea zabalik mantenduko da. Mendaroko Udalean burutu behar da presentzialki, 943 03 32 82 telefonoa baliatuz edota kultura@mendaro.eus era idatziz.

 

Sormenaren bitartez ahalduntzea bultzatuz

Ikastaro honetan patroi errazak marrazten ikasiko dituzte parte-hartzaileek: “marrazketaren gustua gugan pizten dutenak gure emozioak, ideiak eta pentsamenduak kudeatzeko tresna baliagarri gisa. Gure unibertso emozionala ordenatzeko gure sormen-gaitasuna erabiliko dugu, eta hori orri-markatzaile batean eta oihalezko poltsa batean irudikatuko dugu”.

Udalak bultzatu nahi dituen helburuak:

  • Sormenaren bitartez ahalduntzea bultzatzea.
  • Auto-estimua, auto-ezagutza eta pentsamendu positiboa hobetzea.
  • Beldurrak lantzea auto-ezagutzaren bidez.
  • Emozioak adieraztea eta kanalizatzea.