Albisteak

Ekainean eta uztailean Mendaroko Lagun Betikoak-Jubilatu Etxean egingo den Arteterapia tailerrean izena emateko azken egunak

• Tailerraren ordutegia 10:30etatik 12:00etara izango da, eta ekaineko asteazken guztietan gain, uztailaren 6an ere eskainiko da. • Izena emateko bi bide daude: Mendaroko Udalean, edota gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbidetara mezu bat bidalita.

2022·05·19


Ekainean eta uztailean Mendaroko Lagun Betikoak-Jubilatu Etxean egingo den Arteterapia tailerrean izena emateko azken egunak

  • Tailerraren ordutegia 10:30etatik 12:00etara izango da, eta ekaineko asteazken guztietan gain, uztailaren 6an ere eskainiko da.
  • Izena emateko bi bide daude: Mendaroko Udalean, edota gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbidetara mezu bat bidalita.

 

Geuk Berdintasun Aholkularitzak Arteterapia tailerra eskainiko du Mendaroko Lagun Betikoak-Jubilatu Etxean datorren ekainean eta uztailean zehar. Tailerraren egun zehatzak ekainaren 1a, 8a, 15a, 22a, 29a eta uztailaren 6a izango dira, guztiak asteazkenetan. Saio guztiek ordutegi berdina izango dute: 10:30ean hasiko da, eta 12:00tarako amaituko dela estimatzen da. Tailerra euskaraz zein gazteleraz eskainiko da.

Maiatzaren 31n amaituko da izena emateko epea, eta horretarako bi bide daude aukeran: Mendaroko Udaletxean bertan apuntatzeko aukera egongo da, eta bestela, gizartekintza@mendaro.eus edo erregistroa@mendaro.eus helbideetara mezu bat bidali beharko da interesatuen datuekin.