Link interesgarriak

Atzealdea Ekainaren hasieran hasiko dira hirigunea eta ospitalea lotuko dituzten igogailu publikoak eraikitzeko lanak

• Obra Construcciones Amenabar S.A.k gauzatuko du. Enpresak puntuaziorik onena lortu du 5 enpresak parte hartu duten lehiaketa publikoan. • Bi igogailuek 16 pertsonentzako eta 1.250 kg-ko edukiera izango dute. • Kontratuaren esleipen aurrekontua 1.478.639,34€- +%21eko BEZ, eta lanek 10 hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da.

2022·05·04


Ekainaren hasieran hasiko dira hirigunea eta ospitalea lotuko dituzten igogailu publikoak eraikitzeko lanak

 

  • Obra Construcciones Amenabar S.A.k gauzatuko du. Enpresak puntuaziorik onena lortu du 5 enpresak parte hartu duten lehiaketa publikoan.
  • Bi igogailuek 16 pertsonentzako eta 1.250 kg-ko edukiera izango dute.
  • Kontratuaren esleipen aurrekontua 1.478.639,34€-koa + %21eko BEZ, eta lanek 10 hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da.

 

 

 

Mendaroko Udalak apirilaren 28an egindako azken osoko bilkuran, EAJ-PNVren (5 boto) eta PSE-EEren (1) aldeko botoekin onartu zen Kilimon hiribidea, Maite Maiora kirolgunea eta Mendaroko ospitalea lotuko dituen igogailua eraikitzeko obraren esleipena. Construcciones Amenabar S.A. enpresak gauzatuko da lana, puntuaziorik onena lortu ostean 5 enpresak parte hartu duten lehiaketa publikoan.

Kontratuaren esleipen aurrekontua 1.478.639,34€-koa + %21eko BEZ. Obrak ekainaren hasieran hasiko dira eta 10 hilabete inguruko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Proiektu hori Mendaroko 2019-23 Kudeaketa Planean jasota dago. Igogailuaren helburu nagusia ospitalerainoko irisgarritasuna hobetzea da, bai herritarrentzat, bai osasun-zentrora trenez datozen gainerako erabiltzaileentzat. Horrela, igogailuak 27 metroko desnibela lotuko du bi igogailu eraikiz: bata Kilimon hiribidetik Andoneikua hiribidera, eta bestea, azken horretatik ospitalera. Era berean, beste geldialdi bat egitea aurreikusten da ibilbidean, zehazki Maite Maiora Kirolgunean, herrigunearekin ere lotu zuzenki lotuz.

Bi igogailuek hiru geraleku izango dituzte. Beheko igogailuaren kasuan, beheko geralekua +28,21 m-ko kotan kokatuko da, tartekoa +31,62 m-ko kotan eta goikoa +36,50 m-ko kotan. Goiko igogailuaren kasuan, beheko geralekua +37,67 m-ko kotan kokatuko da, eta bitartekoa +46,55 m-ko kotan, eta goikoa, berriz, +54,75 m-ko kotan. Bi kasuetan, goiko geralekuko lehorreratzea pasabide horizontal baten bidez egingo da.

Beheko igogailuak Kilimon etorbidea +28,21 metroko kotan lotuko du, eta beheko sarbideak, berriz, +31,62 m-ko kotan egingo du geldialdia, eta Andoneikua etorbideak +37,6 m-ko kotan, 9,39 m-ko ibilbidea eta 21 m-ko pasabidea dituela.

Goiko igogailuak Andoneikua etorbidea eta kirol-eremua lotuko ditu, 6 metroko pasabidea erabiliz, eta eremuaren goiko aldea +54,75 kotan, 55 metro inguruko luzera duen pasabide baten bidez, 17,05 metroko desnibela gaindituz.

Bi igogailuak nukleo bertikal baten bidez gauzatuko dira. Nukleo hori metalezko egituraz eta beira ijeztuz eta aluminio birziklatuzko xaflazko konposite-panelez osatuta egongo da, eta irtenbide jasangarria bilatu da. Bi igogailuen kasuan, 180 ºko ateen bidez egingo dira lehorreratzeak. Bi igogailuek 16 pertsonentzako eta 1.250 kg-ko edukiera izango dute.

Iñaki Arregui Mendaroko alkateak nabarmendu du legegintzaldi honetan herritarren bizi-kalitatea esponentzialki hobetu nahi dela, besteak beste, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko duten azpiegiturak abian jarriz: "Igogailuak asko erraztuko du mendarotarren, bisitarien eta ospitaleko pazienteen mugikortasuna. Herritar guztiok erabiltzen dugun oinarrizko zerbitzua da, eta ezinbestekoa da irisgarritasuna bermatzea. Gainera, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzen lagunduko du, eta zerbitzua erabiltzea erraztuko du, hala nola kirolgunea. Etorkizuneko apustu estrategikoa da Mendarorentzat".