Link interesgarriak

Ekainaren 29an ZARATA etorriko da Mendarora

Harrotasunaren hilabetean LGBTI+ kolektiboari buruz kontzientziatzeko entzumen-ibilbidea egongo da.

2024·06·18


Ekainaren 29an ZARATA etorriko da Mendarora

Harrotasunaren hilabetean LGBTI+ kolektiboari buruz kontzientziatzeko entzumen-ibilbidea egongo da.

Ekainaren 29an, Mendaroko Jubilatuen lokalak ZARATA proiektua hartuko du, LGBTI+ kolektiboari buruzko kontzientzia sortzeko diseinatutako entzumen-ibilbide berritzailea. Erakusketa 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, nahiz eta 19.00etatik aurrera ezingo den inor gehiago sartu.

LGBTI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz sortutako proiektua da ZARATA. Esperientzia entzunezko ibilbide gidatu batean datza: parte-hartzaileek, kasko edo entzungailuekin hornituta, audio bat entzungo dute euskaraz edo gaztelaniaz cisheteronormatibitatetik kanpoko hamar euskal artistaren ahotsekin. Artista bakoitzak LGBTI+ kolektiboaren aniztasunari eta erronkei buruzko hausnarketara gonbidatzen duen istorio bat partekatuko du.

Entzunezkoaz gain, ikusizko estimuluekin aberastuko da ibilbidea, irudiak, argazkiak eta albisteak barne. Horiek kontatutako istorioak osatuko dituzte eta esperientzia murgiltzaile eta hezitzailea eskainiko dute.