Agenda
Atzealdea

Ekainaren 28an sexu askapenaren Nazioarteko Eguna

Udal liburutegiak gai hau jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai
28 EKA

Ekainaren 28an sexu askapenaren Nazioarteko Eguna

 

Ekainaren 28an sexu askapenaren Nazioarteko Eguna dela aitzakia hartuta, udal liburutegiak gai hau jorratzen duten liburu eta materialak ikusgai jarriko ditu. Erakusketa jartzearekin batera irakurketa gida praktiko bat ere prestatu da, sexu aniztasunaren gaia jorratzen duten liburu tematiko zein narratibazkoak, film eta web guneak bilduz. Material horiek adin guztientzako aproposak dira eta Mendaroko Udaletxeko Berdintasun Sailak prestatua izan da.

Erakusketa nahiz gidaren xede nagusia materialak ezagutzera ematea eta horiek hautatzeko interesa duen oro orientatzea da, sexu aniztasunaren inguruan udal liburutegiak dituen materialak agerian jarriz, erabiltzaileak informatu eta hezi daitezen, gure gizartetik lgtbfobia kanporatze aldera.

GIDA PDF-AN