Link interesgarriak

Atzealdea Ekainaren 11an hirurogei urtekik gorako mendaroarrekin bilera egin zen jubilatuen egoitzaren birmoldaketa proiektua aurkezteko

Jubilatuen lokala handitu eta egokitzeko planaren berri eman zuen Mendaroko Udalak proiektuaren idazketarekin martxan jarri aurretik. 

2024·06·17


Ekainaren 11an hirurogei urtekik gorako mendaroarrekin bilera egin zen jubilatuen egoitzaren birmoldaketa proiektua aurkezteko

Jubilatuen lokala handitu eta egokitzeko planaren berri eman zuen Mendaroko Udalak proiektuaren idazketarekin martxan jarri aurretik. 

Mendaroko Udalaren asmoa jubilatuen lokalak, lokal zuriak eta Lagun Betikoak taberna biltzen dituen espazioa berrantolatzea da, Itxasertz arraindegia erosita. Dagoeneko Udala iritsi da arraindegiko jabearekin adostasun batera eta arkitektu bati egin zaizkio proiektu-zirriborro enkarguak. 

Ideia jubilatuentzako egoitza berria espazioaren ezkerreko aldean kokatzea litzateke, gaur lokal zuria eta arraindegia dena okupatuz, eta egun jubilatuek erabiltzen duten gunea eta taberna egokitzea, batetik, tabernan lanerako lekua irabazteko, eta bestetik, espazio horretan erabilera askotariko gune bat sortzeko, hitzaldi eta formato txikiko kultur jardueretarako. 

Zerbitzua ahalik eta erabiltzaile gehienentzat egokia eta erabilgarria egin ahal izateko, aurkezpen bilera bat egin zen pasa den asteartean, ekainak 11, proiektuaren egoera herritarrekin partekatzeko. Hirurogei urtetik gorako herritar guztiei egin zitzaien bilerara hurbildu eta propiektuaren prozesuan parte hartzeko gonbidapena. Deialdia arrakastatsua izan zen, aretoa bete egin baitzen hurbildu ziren hirurogei lagunekin.

Enetz Ezenarro alkateak dioenez, “Mendaroko Udalarentzat interes berezidun proiektu bat da hau. Ahalegin eta baliabide ugari bideratuko ditugu proiektua gauzatzeko, horregatik, funtsezkoa iruditzen zitzaigun plangintza herritarrekin partekatzea eta haien iritzia kontuan hartzea proposamenari ekin aurretik. Pozgarria izan zen aretoa hain beteta ikustea, herritarrek proiektuarekiko inplikazioa dutenaren seinale baita". Proiektuaren idazketarekin jarraitzea izango da hurrengo pausua.